XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hautsa gero eta nabarmenagoa zen Belandiako zokote eta superfizie guzietan.

Astebete erretzik ezagutu gabe irauten zuten lekuetan, oinak estaltzen zituen hautsak.

Litxa eskursiora ateratzen zen, zikinaren ehundaka ikasle, sukaldeetara, logeletara, komunetako azpikaldeetara.

Hautsari alerjia ziotenak mendira joaten ziren egunez eta lotara bakarrik itzultzen ziren etxera.

Agureek ezin zuten mendi buelta luzerik eman, eta asma hasia zen, orain bat atakatuz, hurrena bestea, zartada bakan baina bronkioen zuloetarainoko erasoekin, estualdi ederrak ematen.

Ez zuen euririk egiten.

Aspaldian ez zuen ezta tanta batek ere ihesik egin zeruko depositoetatik.

Lurraren azala erreta zegoen, Belandia eraikia zegoen mendi arte hartan.

Hiru haranetatik landako berri inortxok ere ez zekien.

Karmelo Isastik batzuetan furgoneta bustirik ekartzen zuen, hala ikusia zuen norbaitek, baina inork ez zuen adierazpen hori baieztatzerik izan, bustita heldu izandako kasuan ere, Karmelo kanpora jaisterako lehortzen bait zen, konkistadore hauskararen hatsaz, ura.

Eta Manuelen tabernako leiho apalera agertu ziren, eta guziek ikusi zituzten, lau tximeleta zuri.

- Gaur tximeleta txuria hil ezkero euria egingo du bihar- esan zuen norbaitek tabernan.